XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE BORDATXOTIK.

Igandean ere Azkoiti-rako bidea artu nuen.

Bigarren aldiz jokatu ziran Ordizi-ko Argoi-en eta Arrua-ko Urtain-en idipareak.

Aurrekoan jende asko bazan Azkoiti-ko plazan are ta geiago igandean.

Zer zan ura, jaunak! Betekada ikaragarria.

Dema bukatuta gero ziran komeriak!.

Automobillik pasa ezin, ez gora ta ez beera.

Danak antxe gaiñezka, ordenarik jarri eziñik.

Demaren bukaera ez, baiña abuztuko korrida baten zirudien, Donosti-n.

Aurrekoan Argoin izan zen irabazle.

Oraingoan Urtain.

Argi ta garbi ikusi zan, bein da berriro, idi berdintsuak diranean itzai bentajak zer esan nai duen.

Aurrekoan Urtain-ek Argoin-ek itzai batean aldea eman zion.

Igandean berdiñean ziran: iruna itzai alde bakoitzetik.

Urtain-en idiak bost arrua geiago artu zituzten arri gañean.

Ori zan bentajatxo bakarra.

Argoin-en idiak asi ziran lanean lenengo.

Itzaak: Izeta, aurretik; Endañeta ta Potxolo, atzetik.

Nola idi, ala gizon, eman zituzten zituztenak.

Antxe bai iñork etzuela ezer gorde! Idiparearen pixua: 1.262 kilo.

Arri gaiñeko karga: 245 kilo.

Azkoiti-ko arri aundiaren pixua: 2.831 kilo.

Orduerdiko denboran egindako lana: 20 plaza bi metro ta berrogeitamabost zentimetro.

Lan aundia, lan asarrea.

Onduko ote, ez ote, jendearen kezka.

Amasei korredore orruaz.

Iritxi zan Urtain-en txanda.

Berak etzuen izan Madrid-tik etortzerik.

Ba-dauka orain aurreragoko lanik.

Idien pixua: 1.274 kilo.

Arri gaiñeko karga: 261 kilo.

Auetaz kanpo, beste bost arrua emandako bentajatxoa or izanik.

Guzira: 323 kilo ta erdi, arri gaiñean.

Itzaiak: Gorria, aurrean; Markiña-ko Leoia ta Idurre atzetik.

Lanean 25 minutu ta 6 segundo zarmazkiten garaian onduta gelditu zan Argoin-en marka.

Ia bost minutu sobratu.

Tirakalari amorratuak idiak.

Aietxek bai piñak eta zutena ematen zutenak!.

Akulu bearrik etzan izan.

Ezta merezi ere ala saiatzen diran animaliak.

Bukaeran ba-zan antxe eskuak luzatu bearra ta zoriondu bearra.

Federazioko gizona: Artola jauna.

Plazako jueza: Gaintza jauna.

Aitzekirik txikienik ematerik ez.

Garbitasun osoa izan baizan.

Geiena ziranak irabazi zuten, eta ikusleak txoratzen irten ziran plazatik.

Besteak beste zirala, arrigarrizko lanak egin zituzten Endañeta-k eta Markiña-ko Leoiak.

Ura zan arriari eltzea!.

Endañeta Argoin-en aldetik zan.

Leoia, Urtain-en aldetik.

Naparroa-ko Doneztebe-n (Santesteban) aizkolariak izan ziran igandean.

Mindegia ta Latasa alde batetik; Astobia ta Arria, bestetik.

Amaseiña kana-erdikoren lana zuen bikote bakoitzak, txanda librean.

Egur gozoak izango zituzten, noski baiña mantsoagatik erdibituak zituzten, irakurri degunez.

Mindegia-k eta Latasa-k, 27 minutu ta 35 segundoan.

Astibia-k eta Arria-k, 27 minutu ta 38 segundoan.

Alderdi aundiak ditu txanda libreko jokoak, baña, alare lan beldurgarria da ori.

Zer larritasun izango zan ez dago esan bearrik. Iru segundoren aldea ta baterez berdintsu baitira.

Olakoari esaten zaio joko estua.

Oraindik ere itxurak diranez, Latasa zarra ez da egongo txantxetakoa txanda librerako.